IRITXI DA UDAZKENA.
Hau dela eta urriaren 30ean Loiolara joan ginen AZERIAK udazkenaz gozatzera. Bidean antzarrak, ardiak, behorrak eta
moxalak ikusi genituen, baita katuak ere. Loilara iritxi ginenean bertako zelaian gustura ibili ginen jolasean.
Bestalde, hostoak, adartxoak, haziak eta ezkurrak ere bildu genituen, batzuk
arte gunean apaintzeko eta besteak esperimentu gunean esperimentuak egiteko.
Bertan hamaiketako goxoa egin eta nahiko jolastu ondoren ikastolara itzuli ginen
piska bat nekaturik baina poz-pozik.























